Bizi Zamudio

 

Zamudioko Merkatari eta Profesionalen Elkartea.

 

GU

¿Zer burutzen dugu?

Estudiar, animar y dinamizar todo lo que pueda contribuir al desarrollo de la cultura, el turismo, las actividades económicas, la cultura para el desarrollo y la solidaridad de la localidad de Zamudio.

Contribuir al reconocimiento del comercio y los servicios como generadores de riqueza y vida en el municipio, así como elementos fundamentales del urbanismo, de la cohesión social y de la sostenibilidad.

Hurbiltasuna

Gaur egun beharrezkoa da elkarrekin lan egitea. Helburu horrekin batu gara Zamudioko hainbat establezimendu eta profesional, krisiari aurre egiteko eta elkarlanaren bidez, bai bezeroek bai saltokiek onurak izan ditzaten.

Pertsonak

Herriko denda txikiek eskaintzen duten kalitatezko eta gertuko zerbitzu pertsonalizatuaren balioa nabarmendu nahi dugu, konfiantzaren oinarri den hurbiltasuna eskaintzen baitute.

Kalitatea

Hobetzeko egin nahi dugu lan; merkataritza herrian sustatzeko borrokatuz, produktu edo zerbitzuak beste lekuetako prezio berean edo merkeagoan eskainiz.

Helburu Sozialak

Gure Helburuak

Defentsa

Ondasun publikoaren arabera, elkartutako enpresa guztien eta ordezkatutako sektoreen interesak defendatzea, arlo ekonomiko, sozial eta finantzarioan.

Sustapena

Sustapen ekonomikoari eta enpresa-garapenari laguntzea, eta sektorearen eta bere kideen enpresa- eta lanbide-kudeaketa hobetzea.

Garapena

Elkartekideen arteko elkartasun izpiritua eta loturak sortu, mantendu eta garatzea, zerbitzu komunak sortuz eta ekintza bateratuak eginez.

Ekintzak

Elkartea osatzen duten enpresetako kideentzat eta haien sektore ordezkatuentzat hobekuntza sozial, kultural eta ekonomikoak lortzeko behar diren ekintzak programatzea.

Ordezkaritza

Zamudioko merkataritza eta zerbitzu-enpresen interes ekonomiko, profesional, sozial eta kulturalak ordezkatu, kudeatu, defendatu eta sustatzea, haien interes eta eskubideen alde, bai eta ordezkatzen duten Elkarteko edo sektoreetako enpresak ere, betiere irabazi asmorik gabe.

Hobekuntza

Sektorearen eta bere kideen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea, berariazko prestakuntza-jarduerak bultzatuz eta garatuz, I+G+B sektorekoak barne: ikerketa, garapena, berrikuntza, informazioaren teknologia berriak eta merkataritzari eta zerbitzuen sektoreari aplikatutako kalitate-sistemak.

Arreta ordutegia

AST – OST
10:00 – 13:00
15:00 – 20:00

LAR-IGA
Atsedenaldia

Idatzi

Ez kezkatu, galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.