kalitatea

hurbiltasuna

pertsonak

Calidad

 Cercania

Personas 


   Gaur egun beharrezkoa da elkarrekin lan egitea. Helburu horrekin batu gara Zamudioko hainbat establezimendu eta profesional, krisiari aurre egiteko eta elkarlanaren bidez, bai bezeroek bai saltokiek onurak izan ditzaten.


   Udalerriko hogeita hamar establezimendu inguruk osatzen dugu elkartea, eta gure helburua herriko kaleetan kontsumoa sustatzea da.


   Hobetzeko egin nahi dugu lan; merkataritza herrian sustatzeko borrokatuz, produktu edo zerbitzuak beste lekuetako prezio berean edo merkeagoan eskainiz.


   Herriko denda txikiek eskaintzen duten kalitatezko eta gertuko zerbitzu pertsonalizatuaren balioa nabarmendu nahi dugu, konfiantzaren oinarri den hurbiltasuna eskaintzen baitute.